XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Europa-ko pentsamoldeak lur segurua behar zuen tinkotzeko, Hegel-etik asi eta, positivismoa zear, vitalisten sistema eta Bergson-en (honen diszipulu ain zuzen Maritain) lur-axaleko pentsamenturaiño, bere burua birrintzen gainbera zetorren filosofia oiñarritzeko.

Oiñarri krisis honetan, Maritain-ek kristau filosofian billatzen du ernegai edo legamia gizona eta filosofia bera indarberritzeko (S. Tomas-en eta Elizaren fedean, obeki esateko).

Behar beharrezko da giza balore guztiak bere benetako jerarkian finkatzea: Humanismo integral bat, gizonak bere giza-muiña osoki edatu dezan, izpirituari eta Jaungoikoari begira.

Bestalde, Maritain-ek laiko xahar-tzat dauka bere burua.

Bere bizi guztian tenporalkizunean, problema politiku eta sozialetan buruz bera sartuta, egungo kristau demokrazia berrien izpirituzko guraso bezela da bera eta kristau dotriña sozialaren pentsalari sakon eta aintzindarienetako bat.

Maritain XX-gn. mendeko gizona da, katolizismu berrikuntzaren maixu eta profeta ukaeziñezko, mailla guztietan.

Horregaitik esan diteke, eskuartze aundi izan duela izpirituen Kontziliorako prestaeran.

Maritain-ek 84 urte ditu egun.

Ta maixu ospetsu eta miretsi hura, orain urte mordoska bat bere Anaidiaren epelean kontenplazioan gorderik, Elizaz mintzatu zaigu.

Izan ere, zein bera baiño egokiago itzegiteko?.

Hortik Maritain-en azken-agur liburuak merezi duen begirunea.

Zenbaitentzat, bere betiko postura kolokati eta kobardeen onartzea eta finkatzea besterik ez da; aldaketa batzuek sortu diote beldurra.

Besteentzat, konprensio gabeko agertu zaigu Maritain, eta egiatik zearka xamar dabil gaurko egoera aztertzean.

Izpirituaren testamentua.

Profeta mintzo da:
Benetako fede berria, funtsezko berrikuntza barne aldaketa bat izango da.

Paysan de la Garonne-ek ez ditu arriskuak salatzen soillik.

Era berean, eta honek garrantzi gehiago du, kristau bizitzak eta ekintzak ibilli behar dituen molde oiñarrizkoak urratzen saiatzen da, Ebanjelioak eskatzen duenez.